13. denboraldia amaitzeko hiru asteren faltan, hain justu azaroaren 13ko astean, ordura arteko puntuaziorik altuena lortu zuen Kajutei erabiltzaileak. Hala, Getaiarrak taldeko sailkapenaren buru jarri zen eta sasoia amaitu bitartean, lehenengo postu horri heldu dio. Bejondeizula Kajutei!
563,01 punturekin, azken asteko garailea Iruene izan arren, denboraldiko markarik onena Kajuteirena izan da. Langa goian jarri zuen hark; zehazki, 573,29 puntutan. Denboraldian zehar metatutako puntuei begiratuta, Iruene izan da puntu gehien batu dituena (2.279,82). Zentzu horretan, Kajutei bigarrena izan da (2.168,77) eta Ander hirugarrena (2.124,34).
Egunean Behineko bigarren denboraldian jarri zuen abian ARTZAPEk getariarren taldea eta Kajuteirentzat estreinako garaipena izan da. Ondokoak dira, denboraldiz denboraldi, Getaiarrak taldeko irabazleak:
- 2. denboraldia: Iruene (562.12 puntu lortuta)
- 3. denboraldia: Van gosrtiga (561,53 puntu lortuta)
- 4. denboraldia: Iruene (561.16 puntu lortuta)
- 5. denboraldia: Iruene (574.61 puntu lortuta)
- 6. denboraldia: Iruene (562,09 puntu lortuta)
- 7. denboraldia: Iruene (579,91 puntu lortuta)
- 8. denboraldia: Iruene (569,70 puntu lortuta)
- 9. denboraldia: Iruene (599,51 puntu lortuta)
- 10. denboraldia: Iruene (600,92 puntu lortuta)
- 11. denboraldia: Iruene (597,49 puntu lortuta)
- 12. denboraldia: Iruene (577,71 puntu lortuta)
- 13. denboraldia: Kajutei (573,29 puntu lortuta)
Lotutako albisteak:
- Taldeko marka berria ezarri du Kajuteik.
- Bosgarren astez jarraian, Iruenek lortu du Getaiarrak taldeko lehen postua.
- Beste aste batez, Iruene garaile.
- 573,29 puntutan ezarri du langa berria Iruenek.
- Aurreko asteko markatik oso gertu geratu da Iruene.
- Iruene jarri da sailkapenean buru.
- Denboraldiko lehen astean, Aitor IOk lortu du puntuaziorik altuena.